86,5 milioi euroko salmentekin itxi du Tubacexek 2021eko lehen hirulekoa

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 11a, 09:26

Tubacexeko grebalariak pentsiodunekin mobilizatu ziren atzo. / Aiaraldea.eus

Taldeak jakinarazi du 16,4 milioi euroko emaitza negatiboa izan duela salmenten jaitsieragatik, baina baita kaleratuen kalte-ordainen eta Indian erosi duten enpresaren ondorioz ere.

Tubacex taldeak publiko egin ditu 2021eko lehen hirulekoko emaitzak. Konpainiak 86,5 milioi euroko salmentak gauzatu ditu, hau da, iaz tarte berean -pandemia garaia hasi baino lehen- saldutakoaren %57. Taldeaaren aburuz, petrolio eta gasaren sektoreak bizi duen krisialdiak eragin du hori, eta behin eta berriro errepikatu du ez dela behin-behineko egoera, baizik eta deskarbonizazio prozesuaren eragina.

Jesus Esmorís kontseilari delegatuak berak adierazi du 16,4 milioi euroko emaitza negatiboarekin itxi dutela hiruhilekoa.

Zorra handitu

Konpainiak jakinarazi du zorrak gora egin duela 12,3 milioi eurotan ez ohiko bi gertaeren ondorioz. Horrela izendatu dute 600 langileren kaleratzea (129 Aiaraldean). Tubacexek gastu horri leporatu dio zorraren gorakada, eta, neurri txikiagoan, Indian erositako enpresari ere; Prakash.

Mezu kontraesankorrak

Datuak positiboak ez izan arren, Tubacexek ziurtatu du dirutza duela gordeta oraindik eta 189,6 milioi euroko kutxa matentzen duela. 

Grebari aipamen bakarra

Laudio eta Amurrioko Tubacexeko lantegiek 90 egun bete dituzte jadanik greba mugagabean, baina enpresak egin duen adierazpenean, aipamen bakarra dago horri buruz.

Alegia, konpainiak esan du bigarren hiruhilekorako aurreikusi duela emaitzak antzekoak izango direla, "baina apurka-apurka gure unitate produktiboak jarduera mailak areagotzen ari dira eta progresiboki normaltasuna berreskuratu beharko lukete, lantegi espainiarretan salbu, greban daudelako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide