Istripu larria gertatu da gaur goizean Luiaondoko autobidean, 10:55ak aldera. Hiru autok elkarren artean talka egin dute eta pertsona bat hil da. Beste bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, larriki zaurituta. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira egoera bideratzera. Helikopteroak ere parte hartu du operatiboan.
Imagen de EE #HEMS @osakidetzaEJGV Tango 0 activado junto a otros recursos de #emergentziak en accidente de tráfico en #Luiaondo#EC135 #emergencias #helicopter #helicoptero pic.twitter.com/jwiH2MtLZN
— AngyMT (@angelmarinta) May 11, 2021
Errepidea moztuta egon da saihesbidean, bi norantzetan. Ertzaintza eta Amurrioko Udaltzaingoa egon da Luiaondotik eta Okondotik trafikoa desbideratzen.