Koronabirusaren 5 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 11a, 13:07

Joera positiboa agertu zen atzo, kutsatuen tasa apalarekin. / Aiaraldea.eus

Urduñan 2 kasu izan ziren eta bana Laudion, Artziniegan eta Aiaran. Amurrio eremu gorritik atera da, momentuz.

5 positibo berri diagnostikatu zituen Osakidetzak atzo PCR eta antigeno proben bidez. Joera aldaketa nabaria izan da atzokoa. Izan ere, pasa den astean 11 kasu edo gehiago diagnostikatu zituen osasun sistema publikoak eskualdean ia egunero.

Banan-banan, horrelakoa izan da kasuen banaketa udalerrika:

  • Laudio: 1
  • Aiara: 1
  • Artziniega: 1
  • Urduña: 2

Intzidentzia metatuaren tasari dagokionez, Artziniegak eta Aiarak soilik egin dute gora, besteek kopuruak mantendu edo murriztu dituzte. Albiste onena, momentuz, Amurrioren kasua da, eremu gorritik atera baita 396,90ko tasarekin.

Ratioei erreparatuta, hau da eskualdeko udalerrien argazkia:

Udalerria Egungo ratioa Ostiraleko ratioa
Atzoko ratioarekin alderatuta
Amurrio 396,90 435,62 -38,72
Artziniega 470,96 418,63 +52,33
Aiara 483,59 449,05 +34,54
Laudio 512,23 550,38 -38,15
Okondo 164,34 164,34 (=)
Arakaldo 3.529,41 3.529,41 (=)
Arrankudiaga-Zollo 98,23 196,46 -98,23
Orozko 228,05 304,07 -76,02
Urduña 614,22 614,22 (=)


Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 1.086
  • Amurrio: 527
  • Urduña: 276
  • Aiara: 219
  • Artziniega: 127
  • Okondo: 93
  • Orozko: 97
  • Arrankudiaga-Zollo: 46
  • Arakaldo: 10
  • Aiaraldea: 2.459

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide