Iñaki Viñaspre Simon - Unai Anda Delika, Martin Abarrategi Sarrionaindia - Manex Agirre Arriolabengoa eta Oihane Perea - Manuel Bendala Garcia Donas dira finalean neurtuko diren hiru bertsolari bikoteak.
Saioa 17:30ean hasiko da, Legutioko kiroldegian, eta Nieves del Alamo Gil eta Eli Plazaola Zubizarreta arituko dira gai-jartzaile lanetan.
Aiaraldea Hedabideak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu parte hartzaileen artean. Parte hartzeko nahikoa izango da esteka honetan izena ematearekin.
Zozketaren data: 2021eko maiatzaren 19a, ostirala, 12:00etan.