Maiatzaren 10ean amaitu zen Vespa Velutinaren (liztor beltza edo asiarra) erreginen tranpaldia. Epe hori amaituta, Aiarako Kuadrillak sortutako boluntario sareak maiatzaren 27ra arte izango du, beranduenez, intsektuak harrapatzeko gailuak itzultzeko.
Berez, boluntarioek ez dute tranpak kendu eta euren udaletara eraman behar bakarrik. Halaber, harrapaketa-datuak osatu behar dituzte.
Bide batez, Aiarako Kuadrillak eskerrak eman dizkie espezie inbaditzaile horri aurre egiteko boluntarioki aritzen diren herritar guztiei.