100 egun beteko dituzte bihar Tubacexeko langileek greba mugagabean. Hori dela eta, mobilizazioa egingo dute 12:00etan, Laudioko lantegiaren sarreratik abiatuta.
Toki horretan egongo dira Aiaraldea komunikabideko kideak. Zuzeneko saio berezia eskainiko dute piketetik, 10:00etatik aurrera. Plato txiki bat atonduko dute horretarako fabrikaren aurrean, eta grebako zenbait protagonista elkarrizketatuko dituzte saioan.
Ostiralean 100 egun beteko dituzte Tubacexeko langileek greban. Aiaraldea Hedabideak zuzeneko programa berezia egingo du 10:00etan, Laudioko piketetik pic.twitter.com/B1vvfiTZhe
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 19, 2021
Saioa zuzenean jarraitu ahalko da Aiaraldea.eus atarian.