Tubacex, Petronor, PCB-ITP Aero eta Bilboko Argiak lantegietako beharginek bat egin dute lau fabrika horietako enpresa batzordeek Bilbon gaur eguerdian deitutako mobilizazioan. Enpresa horiek guztiak lan-gatazketan murgilduta dauden arren, "borroka berdinaren parte" direla aldarrikatu dute.
Tubacexeko langileek Guggenheim museoa izan dute abiapuntu, eta Moyua plazan batu dira gainerako zutabeekin. Bertatik, Eusko Jaurlaritzara bertaratu dira manifestariak, eta adierazpen bateratua irakurri dute. Bidean zehar beste hainbat enpresetako langileak ere batu dira manifestaziora; greba mugagabean dauden H&M dendetako edota Novaltiako langileak, esaterako.
Argazkiak. Aitor Aspuru Saez eta Tubacexeko langileak