AIARALDEA HEMEN

Auzolana, Zabaleko eskola eta ipar martxa dira, besteak beste, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berriko protagonistak

Erredakzioa 2021ko eka. 2a, 07:00

Hainbat gai jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Erreportaje eta elkarrizketa ugari dakartza Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 144. zenbakiak. Izen propio asko aurkituko ditu irakurleak bertan: Iñaki Montes, Izaskun Bengoa, Ane Murga...

Labetik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 144. zenbakia. Orotariko gaiak lantzen ditu agerkariak. Erreportaje nagusiak auzolana du hizpide. Bertan, eskualdeko hainbat esperientzia komunitario bildu dira, Aiaraldean oso praktika hedatua baita.

Horretaz gain, aktualitateari lotutako gaiak ere aurkituko ditu irakurleak.

Elkarrizketak

Elkarrizketa mamitsu ugari dakartza hamabostekariaren ale berriak; hala nola: Iñaki Montes argazkilariarena, Ane Murga Nazioarteko Filosofia Olinpiadan parte hartu duen Laudio BHI Institutuko ikaslearena, Izaskun Bengoa kirolariarena edota Zabaleko eskola txikiko gurasoei egindakoa.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Faktoria (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide