Larunbatean lehiatu ziren eskualdeko hainbat lasterkari Arabako Atletismo Txapelketan, pistako diziplinetan, hain zuzen. Emaitza onena Iñaki Galindez laudioarrak eskuratu zuen, 1.500 metroko proban txapeldun izan baitzen, 4:41:82 marka lortuta.
5.000 metroko lasterketan beste laudioar batek lortu zuen bigarren sailkatzea: Koldo Ayesta. Pablo Mas Oinkariak taldeko kidea podiumetik hurbil geratu zen, 4. postua eskuratu baitzuen.
Arabako hitzorduan, edonola ere, aiaraldear gehiago aritu ziren: Jon Llano, David Castro, Guillermo López eta Alberto Vacela amurrioarrak eta Edu Frutos, Gaizka Herrero, Ane Lopez, Josu Apraiz, Nahia Urquijo, Aiara Larrazabal, Oneka Bergara, Onintze Rodrigez, Arrate Talledo, Naiane Bravo eta Ixone Barroso, Laudio Atletismo Klubekoak.
