Tubacex enpresako zuzendaritzaren mehatxuak greba apurtzeko saiakeratzat jo ditu langile batzordeak

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 3a, 09:50

Atzo hedabideekin mintzatu zen Edu Ibernia Laudioko manifestazioan. / Aiaraldea.eus

Asteartean Tubacex taldeko zuzendaritzak oharra plazaratu zuen adierazteko grebaren jarraipenak zalantzan jartzen dituela Aiaraldeko lantegiak. Atzo langile batzordeko presidenteak azaldu zuen enpresa saiatzen ari dela grebalariak izutzen, protestarekin amaitzeko.

Atzo milaka lagun atera ziren kalera Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa larria dela salatzeko. Aukera baliatu zuen Aiaraldea Hedabideak eta Edu Ibernia Tubacex enpresako langile batzordearen presidentearekin hitz egin zuen.

Izan ere, asteartean oharra kaleratu zuen Tubacex taldeko zuzendaritzak aipatzeko grebaren jarraipenak kolokan jartzen duela eskualdeko fabriken etorkizuna. Sindikatuek enpresaren proposamenari emandako ezezkoan zegoen adierazpen horren jatorria.

Iberniak erantzun zuen mehatxu horiek konpainiaren estrategiaren barruan daudela, greba apurtzeko. Enpresa Batzordeko presidentearen aburuz, ekainean izango diren epaiketak ekidin nahi ditu zuzendaritzak, eta 110 eguneko lanuztea gainditu dela baliatu nahi izan du horretarako, urduritasuna eta tentsioa sortuz. 

Halaber, ELAko ordezkaria oso kritikoa izan zen zuzendariek aipatutako beste elementu batekin. Berez, Tubacexeko arduradunek leporatu zieten sindikatuei grebaren jarraipena ez eztabaidatzea langileekin. "Sindikatu guztiok eztabaidatu dugu zuzendaritzaren eskaintza eta guztiok esan diogu ezetz aho batez. Horretan adostasun osoa egon da eta norberak bere afiliatuekin partekatu du erabakia. Zuzendaritzak hartu beharko lituzke bere gain dauden ardurak, eta ez sindikatuenak. Izan ere, berak nahi izanez gero, greba amaitu daiteke, kaleratzeak bertan behera uzten badituzte. Oso erraza da". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide