Uda giroarekin batera, ekainean zehar zabalduko dituzte ateak Aiaraldeko udal-igerilekuek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 5a, 11:46
Amurrioko igerileku publikoak. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 11 eta 19 bitartean zabalduko dituzte Aiaraldeko igerileku publikoak, eta irailaren 12ra arte luzatuko da denboraldia.

Uda sasoia atarian dela Aiaraldeko igerilekuak zabalduko dituzte aurki, eta udalerri gehienek dagoeneko iragarri dituzte irekiera egunak eta ordutegiak. Iaz erabakia atzeratu bazen ere, aurten lehenago estreinatu ahalko dute eskualdeko herritarrek igerilekuen denboraldia. 

Osasun neurriak

COVID-19a dela eta, iaz bezala, osasun neurriei erantzuteko protokoloak ezarriko dira. Besteak beste baimendutako edukiera %50era jaitsiko da eta mugatutako zonaldeak markatuko dira, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Ekainaren 11n zabalik

Okondo eta Urduña izango dira bainatzeko aukera eskaintzen lehenak, ekainaren 11n irekiko baitituzte igerilekuak. Amurrion, Laudion eta Aiaran, aldiz, hurrengo asteburuan, ekainaren 19an. Irekierarekin batera igeriketa ikastaroak eta zenbait jarduera eskainiko dira ere udal igerilekuetan. Itxiera irailaren 12an izango da guztientzako.

Artziniegan ere 19an irekitzeko asmoa dute, oraindik ziurtatu ezin duten arren. Azken urtea obretan igaro dute udal igerilekuek, eta laster bukatuko dituzte lanak.

Udalek abian jarri dituzte igerilekuez gozatu ahal izateko txartelen salmenta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide