Kamioi gidaria erreskatatzeaz gain, gazte bati eraztuna moztu behar izan zioten atzo Aiarako Suhiltzaileek

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 4a, 08:05

Atzo Aiarako Suhiltzaileek bi esku hartze gauzatu zituzten. Bata arratsaldean izan zen, kamioi batek istripua izan zuelako; eta bestea gauez, gazte batek ezin zuelako eraztuna kendu.

Egun bizia izan zuten atzo Aiarako Suhiltzaileek. Izan ere, larrialdiko bi esku hartze izan zituzten. Hasteko, 15:30ak aldera dei bat jaso zuten autopistan, Aretako ordainsaritik gertu eta Bilboko noranzkoan, kamioi batek "artaziarena" egin zuelako.

Gidariak mina hartu zuen bizkarrean eta suhiltzaileek atera behar izan zuten ibilgailutik. Horrez gain, nitrogeno likidoa garraiatzen zuen gizonezkoak. Baina, zorionez, hutsik zegoen kamioia, elementu arriskutsua baita nitrogenoa.

Eraztuna

Eguna amaitzeko gutxi geratzen zenean, 23:15ean, Amurrioko anbulatoriotik jaso zuten deia suhiltzaileek. Antza, gazte batek atzamarra puztuta zeukan eta ezin zuen eraztuna kendu. Zerbitzu medikuak saiatu ziren euren kabuz afera konpontzen, baina ezinezkoa izan zitzaien.

Ondorioz, Laudioko suhiltzaileen parkera joan zen gaztea. Lana uste baino konplexuagoa izan zen.Hasteko, izotza eta ur hotza baliatu zuten atzamarraren tamaina murrizteko. Gero, barra bat sartu zuten eraztunaren azpian eta zerra borobil txikiarekin mozteari ekin zioten.

Edonola ere, makinak eraztuna berotzen zuenez, ur hotza eta izotzak erabiltzen jarraitu zuten objektua guztiz moztu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide