Aiaraldeko Saharar komunitatea mobilizatu egin larunbat honetan -ekainak 5-, eta kotxe karabana batek zeharkatu ditu eskualdeko errepide nagusiak.
Laudioko Herriko plazatik abiatu dute protesta ekimena 12:00etan, eta Amurrioko Juan Urrutia plazan egin duten elkarretaratze batekin eman diote amaiera.
Saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu dute. Iragan urrian tentsioa nabarmen areagotu zen Mendebaldeko Saharan. Fronte Polisarioak gerra egoera aldarrikatu zuen, Marokok indarrean zegoen su-etena hautsi ostean.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Amets Meatza Castañares