Kaleratzeen aurka greba mugagabean dauden Tubacexeko langileen aldeko elkartasun-astea antolatu zuten Trebiñun maiatza bukaeran. Aste oso batez bono-laguntzak saldu zituzten Argantzun eta Trebiñuko tabernetan, eta maiatzaren 30ean Tubacexeko langileen aldeko postua jarri zuten Trebiñuko plazan.
Guztira 800 euro, 550 kilo patata, kroketa sorta bat eta 5 kilo intxaur bildu zituzten. Gaur egin dute bildutako guztiaren entrega Laudioko piketean.