Faktoriaren aurkezpen irekia Aiaraldeko elkarte eta herri eragileentzat, bihar

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 14a, 06:00
Faktoriaren aurkezpenak egiteari ekin diote. / Aiaraldea.eus

Parte hartzea irekia izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, hemen. 

Hilabete bat igaro da Faktoriak ateak ireki zituenetik. Dozenaka kultura emanaldi egin dira bertan ordutik hona, baina ez hori bakarrik. Proiektuaren aurkezpenak egiteari ere ekin diote Aiaraldea Ekintzen Faktoriako kideek, egitasmoa ahalik eta sektore gehienen artean jendarteratzeko helburuarekin. 

Ekaina hasieran, adibidez, Euskal Herriko euskalgintza eragileetako dozenaka ordezkarik bisitatu zuten espazioa:

Bihar -ekainak 15-, aldiz, eskualdeko elkarte eta herri eragileen txanda izango da. 19:30ean egingo da aurkezpena, Faktorian bertan (Errotari kalea, 4-8 pabilioia, Laudio). 

Aiaraldeko elkarte eta eragile guztietako kideei luzatu diete bertan parte hartzeko gonbita. Horretarako, baina, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, formulario hau beteta. 

Proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte aurkezpenean, baita Faktoriaren funtzionamenduaren eta erabileraren inguruko kontuak ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide