Areta Trail bertan behera utzi dute aurten, ezin dutelako izaera herrikoia bermatu

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 14a, 09:00
Areta Trail lasterketako antolatzaileak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Antolatzaileek ostiralean eman zuten erabakiaren berri, eta Aiaraldea Hedabideari azaldu diote lasterketaren ezaugarriak ezin zituztela mantendu aurten.

Aurten ere ez da egongo Areta Trail lasterketarik. Aukera guztiak agortu ostean, antolakuntzak iragarri zuen ostiralean ez duela aurrera egingo aurten eta espero dutela 2022an itzultzea.

Arrazoiei buruz galdetuta, antolatzaileek argudiatu dute egungo egoeran ezin ziotela probaren izaera herrikoiari eutsi. "Gehienez 20 lagunek parte har dezakete aldi berean, eta Areta Trail lasterketaren ezaugarri nagusia da herrikoia dela. Hau da: ahalik eta jende gehienek parte hartzea, norberaren mailari garrantzirik eman gabe. Krono eredua baliatzea, adibidez, ez dugu ezta baloratu ere", azaldu du antolakuntzako kide batek.

Horrez gain, nabarmendu beharra dago Areta Traila bertako jaien testuinguruan egiten dela eta aurten ez dela ospakizunik egongo, osasun egoera dela medio.

Gauzak horrela, antolakuntzak mezu argia zabaldu nahi du, aurten ez dela probarik egongo, baina 2022an indarberrituta itzuliko direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide