'Mariaka Indartsuari' buruz Zaraobe Institutuko ikasle eta irakasleek abiatutako proiektua da hamabostekariko gai nagusietako bat. Horretaz gain, Arabako Neska* Gazteen Topaketak, OrozkoRock edota Amurrioko sormen bisual tailerra ere izango ditu hizpide agerkariak.
Gehigarri berezia
Araba Euskaraz jaia ospatuko da Laudion datorren igandean. Gauzak hala, ikastolen aldeko jaiaren inguruko informazioa biltzen duen gehigarri berezia dakar hamabostekariak. Eguneko egitaraua, aurreko edizioetako argazkiak edota Laudio Ikastolaren historiaren inguruko informazioa aurkitu daiteke bertan.
Banaketa puntuak
Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:
- Aldai plaza (Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Faktoria (Laudio)