Zozketa ekainaren 30ean izango da. Iztueta izozkien bi terrina, 115 mililitrokoak, emango zaizkio irabazleari. Berak erabakiko du lagun batekin kontsumitu edo ez.
Iztueta baserriak esnekiak ekoizten ditu Lazkaon eta izozkiak ez ezik, jogurtak eta gaznak ere produzitzen ditu. Faktoriako ekonomatuan daude salgai bere produktuak eta, kasu honetan, udarako ezin egokiagoak diren izozkiak egongo dira eskura zozketan.
Irabazlea ekainaren 30ean erabakiko da eta parte hartzeko, izena eman beharra dago hemen.