Tubacexeko langileei elkartasuna adierazi die EH Bilduk, epaiketak direla eta

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 22a, 17:40
EH Bilduko kideak, Tubacexen aurrean duela hilabete batzuk eginiko prentsaurreko batean.

Aiaraldean azken hilabeteetan piztutako borroka goraipatu du koalizioak. 

Aiaraldeko EH Bilduk prentsa oharra plazaratu du Tubacexeko langileei elkartasuna adierazteko, atzo eta gaur izan dituzten epaiketen testuinguruan. 

Koalizioak uste du bi egun hauetan bizitakoa langileen “borroka eredugarriaren” urrats berri bat dela. “Aiaraldeko enpleguaren alde ehunka herritar atera dira kalera azken hilabeteotan, Eusko Jaurlaritzak berriz bizkarra eman die langileei eta Arantxa Tapiak eta lehendakariak berak enpresaren argudioak babestu dituzte behin eta berriro”.

Ildo horretan,  iragan astean Amurrioko epaitegiaren aurrean gertatutakoa salatu dute:  “Langileekiko elkartasuna zigortu du Eusko Jaurlaritzak eta hainbat herritar epaitegirako bidean jarri zituen pasa den astean. Horren aurrean berriro ere elkartasuna eta babesa nagusitu dira, Eusko Jaurlaritzaren erantzuna orain artekoa izanik: Ertzaintza bidali eta langileak egurtzea”. 

EH Bilduko kideek nabarmendu dute “justizia eta epaitegiak” sarritan ez datozela bat. Talde politikoko kideek uste dute “langileen borrokak eta Aiaraldeko herritarren elkartasunak eta babesak” ekarri dezakeen “konponbide justu bakarra”: kaleratzerik ez egotea. 

Gauzak hala, “langileen ondoan” jarraitu duela ziurtatu du koalizioak. “132 greba egun hauetan gure eskualdean piztu den mugimendua, elkartasuna, babesa mugarria izango da Aiaraldean langileon eskubideak eta justizia soziala lortze aldera”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide