Arabako Bertsozale Elkarteak abiatutako Altxa kopla hori! ekimenak emanaldia eskainiko du datorren uztailaren 2an Luiaondoko frontoian, 20:00etan.
Lau bertsolari arituko dira koplaka, Nahiara Eizagirre eta Unai Mendibil musikariek sortutako doinuen gainean: Paula Amilburu, Manu Bendala, Aitor Najera eta Felipe Zelaieta. Gai jartzaile lanak Uxue Diaz de Ceriok egingo ditu.
2017an antolatu zuten lehen aldiz Altxa kopla hori! egitasmoa. "Kopla doinuetan oinarrituta, kalean, musikaz lagunduta eta lagun arteko formatuan" egiten dira saioak. Lehenengo urte hartan Arabako 8 herritan egin ziren emanaldiak, baita koplak sortzeko tailerrak ere. 2019 udaberrian berriro heldu zioten egitasmoari eta, ia bi urteko geldialdiaren ostean, itzuli dira kopla doinuak Arabako plazetara.
