Langileek eurek aurreratu bezala, Tubacex enpresako lan gatazkak protagonismoa izan du El jueves umore argitarapenean. Hain zuzen, gaur kalera atera den 2.301. zenbakian orrialde osoko komikian jaso dute jadanik 139 egun iraun duen greba.
Orrialdearen egileak Carlos Azagra eta Encarna Revuelta izan dira -Pedro Pico eta Pico Vena pertsonaien sortzaileak- eta Laudioko lantegiaren sarreran girotu dute bineta.
200 kopia salduta Laudioko lantegian
Langileen artean harrera oso beroa izan du egitasmoak eta aldizkariaren 200 kopia erosi dituzte. Behargin interesdunekin zerrenda osatu eta gero, El juevesen enpresa banatzailearekin jarri ziren harremanetan eta gaur Laudioko lantegiaren sarreran saltzen ari dira aleak.
Oihartzun handiko gatazka
Kulturaren, politikaren edota kirolaren munduek keinu ugari izan dituzte Tubacexeko grebalariekin, eta adibideak zenbatzea ezinezkoa da. Los Chikos del Maiz taldeak, esaterako, babes publikoa eskatu du langileentzat, baina lanuztea babestu duten hamaika norbanako egon dira.
Pues ya hemos hecho el sorteo de la rifa solidaria en apoyo a la caja de resistencia de @tubace_xen.
— Los Chikos del Maíz ⚒️ (@chikosdelmaiz) June 18, 2021
El ganador es Juanan Delgado de Bilbao. Te escribimos ahora por mail.
Se han recaudado 1.632€. Gracias a tdxs por participar en una causa tan justa. #TubacexBorrokan pic.twitter.com/1vPLdUthnh
Halaber, hainbat hedabidetan islatu dituzte langileen iritzia eta borroka.Juan Carlos Monederok gidatutako saioak, adibidez, tartea egin zien.
Musikaren esparruan, kasurik nabarmenena La Excavadora taldearena izan zen, Amurrioko piketean zuzenekoa eskaini baitzuen grebalarientzat: