GIDA KOMERTZIALA

Aiaraldeko Gida Komertziala: 1.900 establezimendu baino gehiago, klik batera

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 22a, 13:10
eskualdeko 1.900 establezimendu baino gehiago barnebiltzen ditu gidak.

Eskualdeko herritar guztien eskura dago Aiaraldea Komunikabideak osatutako gida komertziala. Eskualdeko establezimenduen 1.900 kontaktu eguneratu baino gehiago barnebiltzen ditu.

Eskualdeko komertzioen mapa osatuena osatu du Aiaraldea Komunikabideak, euskara hutsez: Aiaraldeko Gida Komertziala. Hemen ikusi daiteke, edo Aiaraldea.eus atariko goiburuan dagoen botoian klikatuta.

Eskualdeko establezimenduen 1.900 kontaktu eguneratu baino gehiago barnebiltzen ditu. Aiaraldeko komertzio, elkarte, profesional eta enpresa guztiak agertzen dira bertan, Interneten topatu daitekeen informazio eguneratu eta osatuenarekin eta beste inon aurkitu ezin daitezkeen eskaintza eta datuekin. 

Helburu nagusi batekin osatu du Aiaraldea komunikabideak gida hau: bezero ertain zein txikien promozio beharrak asetzea. Eskualdeko gida digital bakarra da, ez baitago herri guztietako komertzioak barnebiltzen dituen beste gidarik. Digitala izanda, establezimenduak modu errazean topatzeko aukera ematen du tresnak, herrika edota gremioka sailkatuta baitaude. 

Bilaketa erraza

Oso bilatzaile dinamikoa du gidak. Herrika, gremioka edota izena sartuta egin daitezke bilaketak. Horrez gain, produktu zehatzen bilaketa egiteko aukera ere ematen du. Kontaktu sinpleez gain (negozioaren izena, sektorea, herria, helbidea eta telefonoa) merkataritza fitxak ere daude. Google bilatzaileko ohiko fitxek baino aukera gehiago ematen dute. Izan ere, merkatariek aukera dute fitxa horiek euren kabuz osatzeko, euren produktu eta zerbitzuen azalpenak zein salneurriak sartuta. Bestelako elementu batzuk ere sartu daitezke fitxa horietan: mapa, harremanetarako formularioa, kontaktuak, webgunea edota sare sozialen erreferentziak, besteak beste. 

Modu horretan, irakurleek aukera dute unean uneko eskaintzen eta zerbitzuen berri jasotzeko. Gauzak hala, paperezko telefono gidekiko alternatiba egokia da Aiaraldeko Gida Komertziala, eskualdeko establezimendu guztien informazioa klik batera izatea ahalbidetzen duelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide