UDARIKLIK 2021

Parte hartu Aiaraldeko udako argazki lehiaketan, hemen klikatuta

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 19a, 09:56
Iazko lehiaketan saritutako argazkietako bat. / Andrea Herrera Angulo

Abian da Aiaraldea Komunikabideak urteru antolatutako Udako Argazki Lehiaketaren edizio berria. Irailera arte egongo da parte hartzeko aukera. Hemen klikatuta parte hartu daiteke. 

Urtero bezala, Udako Argazki Lehiaketa abiatu du Aiaraldea Komunikabideak. Bi modu egongo dira parte hartzeko: Argazkiak zuzenean Aiaraldea.eus web gunera igota (www.labur.eus/udakoargazkilehiaketa helbidean) edo komunikabideko kideei bidalita, erredakzioa@aiaraldea.eus helbidearen edo 688 84 81 52 telefonoaren bidez (Telegram edo Whatsapp bidez). Beharrezkoa izango da egilearen izen abizenak eta irudiaren izenburua eta kategoria aipatzea.

Kategoria eta sariak

Hiru kategoria egongo dira. 'Mundua' kategorian eskualdetik kanpo ateratako argazkiak bilduko dira. 'Aiaraldea' kategorian, aldiz, tokiko irudiak aurkeztu ahalko dira. Hirugarren kategoria taldekako argazkietara bideratua egongo da. 

Sari bat banatuko da kategoria bakoitzeko. 'Mundua' saileko saria bi lagunentzako gaua eta gosaria izango da Gorbeiako aterpean. Aiaraldeko argazki onenaren egileak, aldiz, Faktoriako kontzertuetarako bi sarrera bikoitz eskuratuko ditu. Talde argazki bozkatuenak, aldiz, Ekonomatuko produktuekin osatutako saskia jasoko du opari. 

Bozketa fasea

Aiaraldea.eus webguneko erabiltzaileek erabakiko dituzte lehiaketako irabazleak. Horretarako, argazkien bozketa fasea irekiko da irailaren 21etik 30era. Kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituen irudiak eskuratuko du saria. Urriaren 1ean jakinaraziko dira saridunak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide