Grebara joko dute bihar -uztailak 2- ADIFeko langileek, enpresak erretiro partzialak %25 murrizteko hartutako erabakiaren aurka protestatzeko. Lanuzteak eragina izango du Aiaraldea eta Bilbo arteko zerbitzuan, eta dagoeneko hiru dira bertan behera geratu diren trenak:
- Bilbao-Laudio 8:35
- Laudio-Bilbao 9:09
- Bilbao-Laudio13:47
Enpresa batzordeak deitu du lanuztea, aho batez. UGT, CCOO, SCF, CGT eta SF sindikatuen ordezkariak daude komitean.
CCOOko sail sindikalak salatu du enpresak bat-batean esan zuela jubilazio partzialen kopurua murriztuko zuela, "inolako negoziazio edota kontsultarako tarterik eman gabe".