ERREAKZIOAK

Piketeetatik harago, erreakzio olatua eragin du Tubacexeko kaleratzeen aurkako epaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 7a, 18:00

Yolanda Diaz Lan ministroa, artxibo irudi batean. / La Moncloa

Sare sozial eta kaleetan Tubacexeko langileekiko zorion mezuak nagusitu dira azken 24 orduetan. Yolanda Diaz lan ministroak adierazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia "oso albiste ona" dela.

Pozez lehertu ziren atzo Laudio eta Amurrioko piketeak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Tubacexeko Enplegua Erregulatzeko Espedienteak baliogabetu bezain laster. 146 greba egunen ostean, lan gatazkaren amaiera geroz eta gertuago ikusten dute langileek, eta aldeko sententziek bultzada handia eman diete.

Lantegietako sarreretatik harago, Aiaraldeko kaleetan ere nagusitu zen poztasun olatua. Sare sozialak ere zorion mezuez bete ziren, eta greba mugagabeko 145 egunetako irudiek protagonismoa hartu zuten berriz.

Eskualde oso baten garaipena

Aiaraldeko Greba Batzordetik, Tubacexeko langileak zoriontzeaz gain, lortutako garaipena "eskualde osoaren lorpena" dela azpimarratu dute. Greba mugagabean zehar erresistentzia kutxara ekarpena egin duten merkatarien, mobilizaziotara batu diren bizilagunen edota mugimendu feministako kideen ekarpenak goraipatu dituzte, besteak beste.

Bide beretik egin du Sortu Aiaraldeak bere balorazioan. Eskualdean eraso laboralen aurrean marra gorri bat ezarri dela adierazi, eta garaipena langile batasunaren eta herri borrokaren fruitu izan dela nabarmendu dute Ezker Abertzaleko kideek.

Iñigo Errejonek ere bere sare sozialetan baloratu zuen kaleratzeen baliogabetasuna eta langileen garaipena, baita Manu Pinedak ere, PCEko nazioarteko idazkari eta Unidas Podemos-IU alderdiko eurodiputatuak.

Euskal Herrira etorrita, Tubacexeko langileak zoriondu eta sententziaren balorazio positiboa egin dute ezkerreko alderdiek eta hauen ordezkariek..

Hain zuzen ere, EH Bilduko legebiltzarkide den Iker Casanovak langileekin batera ospatu zuen epaileen ebazpena Laudioko piketean:

Elkarrekin Podemos alderdiko bozeramaile den Miren Gorrotxategik eta Euskadiko Alderdi Komunistako idazkari nagusi den Jon Hernandezek ere zoriondu dituzte langileak:

Luze joko du oraindik amaierara iritsi ez den Tubacexeko greba mugagabeak. 147 egun hauetan asko izan dira beharginei babesa helarazi dieten enpresa batzorde, sortzaile eta figura publikoak. Askok ez dute aukera galdu nahi izan berriro ere langileei esker mezuak bidaltzeko.

Horietako bat da Carlos Azagra marrazkilaria. Duela aste batzuk bere ilustrazioak orri oso bat hartu zuen El Jueves aldizkari ezagunean:

Tubacexeko langileekin batera borrokan aritu diren gainerako enpresetako langileek ere zoriondu zituzten grebalariak atzoko ospakizun egunean. Horien artean daude Bilboko Argiak, Laudio Autoglas edota ITP-Aero, besteak beste.

Jasotako elkartasun eta zorion mezu guztiak eskertzeko tartea ere hartu dute grebalariek:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide