Zuhatzako jaiak ospatuko dituzte datorren igandean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 10a, 06:00
2016ko Zuhatzako jaiak. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 18an -igandea- egun osoko egitaraua prestatu dute Aiarako herriko bizilagunek.

Pandemiaren etenaldiaren ostean, Zuhatzako jaiak ospatuko dituzte aurten berriro ere. Bizilagunek egun osoko egitaraua prestatu dute herria girotzeko, udalaren laguntzarekin. 

11:30ean abiatuko dituzte eguneko ekintzak, elizan egingo duten meza ospakizunarekin.

12:00etan Aiarako emakumeei buruzko argazki erakusketa plazaratuko dute. Udalerriko emakumeen mobilizazio eta ekintzak iruditan jasotzen duen erakusketa izango da. Arespalditzan aurkeztu zuten aurrenekoz, martxoaren 8aren testuinguruan.

Musika zuzenean

Musika eskaintzak tartea izango du Zuhatzako jaietan.19:00etan Diskotxantxa umeentzako ikuskizuna eskainiko dute. 

Egunari amaiera emateko, Lobo & Carmine musika taldea igoko da oholtzara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide