Truke-kutxak jarri ditu Aiarako Kuadrillak hainbat objekturen bizitza luzatzeko

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 13a, 09:30
Egitasmoaren aurkezpenean egindako argazkia./ Aiaraldea.eus

6 puntu kokatu ditu kuadrillak jendeak tamaina txiki eta ertaineko objektuak utz ditzan eta interesdunek jaso ditzaten.

Aiarako Kuadrillak 6 truke-kutxa jarri ditu eskualdean. Aintzane Arbaizagoitia ingurumen teknikariak azaldu du horien helburua dela objektu txiki eta ertainen (arropa, jostailuak, liburuak, gailu elektriko eta elektronikoak, filmak...) erabilpena luzatzea, birziklapena sustatu baino. "Hobe da hondakinak ez sortzea, gauzen bizitza luzatzeko aukera badago", argitu du teknikariak.

Egitasmoaren aurkezpena egin zuten atzo Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak eta Ander Larrinaga Laudioko alkateordeak "Aiaralde Zirkularra" lelopean. Berez, Truke-kutxak armairuak dira eta barruan laga daitezke norberak baliatzen ez dituen baina oraindik erabilgarriak diren tresnak.

Zehazki, hurrengo kokaguneak prestatu ditu Aiarako Kuadrillak:

  • Laudio: Lamuza parkeko Etxe Nagusian eta Aretako Kultur-Etxea.
  • Amurrio: Udaletxean, San Jose,
  • Aiara: Luioandoko Gizarte Zentroan, La Torre 2
  • Artziniega: Liburutegian, Elizako kantoia
  • Okondo: Kultur-Etxean, Villachica 29

Aplikazioa sortzen ari dira

Ander Larrinagak jakinarazi zuen Truke-kutxek iragarki taula izango dutela, norberak bere eskaintzak edo eskariak egiteko. Hala ere, Internet bidezko aplikazioa garatzen ari da kuadrilla eta Encina Castresanak aurreratu zuen espero dutela uda osterako prest egotea.

Tamaina handiagoko tresnak

Truke-kutxa objketu txiki eta ertainen berrerabilpenera bideratu badute ere, espero dute jendea animatzea traste handiagoen bizitza ere luzatzera. Horretarako, berrerabilpenerako etxola jarri dute Laudioko Garbigunean.

Aiaralde Zirkularra kanpainaren barruan, gainera, ikastaroak antolatuko dituzte herritarrek ikas dezaten etxeko tresnak euren kabuz konpontzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide