Zuhatzan dagoen kirol pista konpontzeko diru-laguntza tramitatu du Aiarako Udalak. Arabako Foru Aldundiko 2020ko Obra Txikien Programaren barruan egin du eskaera eta guztira 34.979,41 euroko ekarpen ekonomikoa eskatu du.
Berez, Ibaguengo kirolgunean dagoen pistak futbol zelaia inguratzen du eta denboraren eta eguraldiaren ondorioz, zabaldu eta urratu da. Jadanik udalak zenbait esku hartze egin ditu, baina bide osoa berritzea da helburua.
"Lanek bi asteko egikaritze-epea dute eta, horiei esker, udal espazio bat konpondu eta eguneratu ahal izango da. Izan ere, azkenaldian, harrera oso ona izan du herritarren partetik", azaldu du Gentza Alamillo alkateak.