Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Atzo Aiaraldean egindako PCR eta antigeno azterketek 10 kutsatze berri detektatu dituzte. Aiara izan da kasu gehien kontabilizatu dituen udalerria, 4 guztira.
Honakoa izan da kutsatze kasuen banaketa udalerriz udalerri:
Intzidentzia metatuaren tasak ere gora egiten jarraitzen du Aiaraldeko herri gehienetan. Aiarak eta Arrankudiagak 100.000 biztanleko 400 kasuen langa gainditu dute dagoeneko.