ARGAZKI GALERIA

Jasotako elkartasun eta babes guztia eskertu dute Tubacexeko langileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 14a, 20:56

Jende uholde batek bete ditu berriro ere Laudioko kaleak, Tubacexeko langileen defentsan. Beharginek eskerrak eman dizkiote eskualdeari, jasotako babes eta elkartasunagatik.

Justizia Auzitegi Nagusiak Enplegua Erregulatzeko Espedientea baliogabetu eta 129 langileen berronartzea agindu eta astebetera, Laudioko kaleetara atera dira berriro ere Tubacexeko langileak. Beharginekin batera ehunka herritar batu dira mobilizaziora.

"Eskerrik asko!" zioen pankarta batek ireki du Laudioko lantegiko sarreratik abiatu den manifestazioa. Grebalariek hilabete luzez jasotako elkartasun eta babesa eskertu nahi izan dute: "Aiaraldea, sententzia hau zuena da. Zuen babesa ezinbestekoa izan da helmuga honetara iristeko, arrazoia eman digun lehenengo sententzia bat eskuratzeko", aldarrikatu dute Enpresa Batzordeko ordezkariek manifestazio amaieran egindako hitzartzean.

Grebalarien familiei aipamen berezia egin diete: "eurak dira gure lan-gatazka isilean daramatenak, guzti hau jasangarriagoa eginez uneoro". Gainerako enpresa batzordeak, ostalariak, alderdi politikoak eta herritarrak ere izan dituzte gogoan: "Elkartasuna eta langile borrokak berpiztu egin dira eskualde honetan, eta hori ospatzekoa da!".

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide