Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.217 kutsatze berri atzeman zituzten atzo egindako PCR eta antigeno azterketetan.
Aiaraldean 26 izan ziren zenbatutako kasuak. Laudion eta Amurrion detektatu ziren gaixotutako pertsona gehien, 12 eta 10 hurrenez hurren. Arrankudiaga-Zollon, Artziniegan eta Orozkon atzeman dituzte gainerako kasuak.
Honakoa izan da kutsatze kasuen banaketa udalerriz udalerri:
Intzidentzia metatuaren tasak hazten jarraitzen du. Laudiok dagoeneko igaro du 100.000 biztanleko 500 kasuen langa. Orozkok azken asteko joera berdina jarraituz 1200 puntuak gainditu ditu. Orozko eta Urduña dira beheranzko joera erakusten duen herri bakarrak.