Datozen hilabeteetan salto nabarmena ematea aurreikusten du Aiaraldea komunikabideak ikus-entzunezkoen alorrean. Ikus-entzunezkoen platoa atontzen ari da Faktorian, eta salto kualitatibo zein kuantitatiboa eman nahi du datozen hilabeteetan: ikus-entzunezko programazio propioa garatuz eta salmenta bidezko ekoizpenak egitera igaroz.
Gauzak hala, ikus-entzunezko lan-poltsa eguneratzeari ekin dio komunikabideak, irailetik aurrera kontratazio bat aurrera eramatea aurreikusita.
Eskaintzen da:
- Iraileko bigarren hamabostalditik aurrera (pertsonaren disponibilitatearen arabera), lanaldi-erdiz kontratatua izateko aukera.
- 20 orduko lanaldia, astegunetako ordutegian.
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera (ikusi Faktoria).
- Laudion (Araba) kokatutako lanpostua.
Baloratuko da:
- Bideoak grabatzeko eta editatzeko gaitasuna.
- Ikus-entzunezkoekin erlazionatutako ikasketak.
- Multimedia programen ezagutza, argazki eta bideo edizioei dagokienean.
- Zuzenekoetan edo bestelako ikus-entzunezkoetan esperientzia.
- Gida baimena izatea.
- Euskara ondo menperatzea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna .
Izen ematea
- Lan-deialdi honetan parte hartzeko, irailaren 5a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:
- Curriculuma.
- Aurkezpen gutuna.
- Zalantzak izatekotan txabialvarado@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 688 84 81 52 telefonora deitu daiteke.