Peñadaladroseko ur jauziaren zonaldean eroritako pertsona bat erreskatatu dute larrialdi zerbitzuek

Larrialdi zerbitzu anitzek parte hartu dute erreskatean. / Aiarako Suhiltzaileak

Aiarako Suhiltzaileek, Osakidetzako langileek, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak parte hartu dute erreskatean.

Gaur arratsaldean larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan dute Añesen. Hala ere, istripuaren sorburua Burgosen izan da, Peñaladroseko ur jauzian, Angulo de Menan, hain zuzen.

Zehazki, putzura jaisten ari zen emakume bat erori da eta zuhaitz baten gainean geratu da.

Bere azpian, hala ere, oraindik 4 edo 5 metroko erorketa zegoen eta, ondorioz, Aiarako Suhiltzaileek soken bitartez ziurtatu dute bere egoera eta gero atera dute.

Emakumezkoak mina hartu du bizkarrean eta Ertzaintzaren helikopteroak atera du, Osakidetzako profesionalen esku uzteko Aiaran. Osasun langileek botika eman diote mina leuntzeko eta gero Gurutzetako ospitalera eraman dute, Osakidetzako helikopteroan.

Burgoseko Guardia Zibilak ere parte hartu du erreskatean.

Sutea Aretan

Lan gehiago izan dute Aiarako Suhiltzaileek gaur. Aretako garaje batean piztutako sute txikian esku hartu dute. Berez, auzokideek eurek lortu dute sua itzaltzea, baina suhiltzaileek tresnak erabili dituzte eragindako kea kentzeko. Hain zuzen, berriki jaso dute tresneria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide