LAN ESKAINTZA

Kazetarien lan poltsa berrituko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2021ko uzt. 28a, 06:00
Erredakzio zereginetarako pertsonen bila ari da komunikabidea. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 11tik irailaren 21era pertsona bat kontratatzea aurreikusi du komunikabideak, baja bat kubritzeko.

Aiaraldea Komunikabideak kazetarien lan poltsa ireki du berriz, profil berriak bilatu eta etorkizunean egon daitezkeen beharrak asetzeko.

Hilabeteko jardun osoko kontratazioa egitea aurreikusi du komunikabideak, abuztuaren 11tik irailaren 21era. Gauzak hala, lan poltsara aurkeztutakoen artean aukeratuko litzateke lan hori beteko lukeen pertsona.

Hala ere, lan-poltsa ez da lan behar puntual horretara mugatuko. Etorkizunean ere bestelako beharrak izatea aurreikusi du komunikabideak, eta horregatik erabaki du lan poltsa berritzea.

Interesa duen orok abuztuaren 6a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora. 
Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 620 681 506 telefonora deitzeko aukera dago.

FUNTZIOAK

  • Aiaraldea Komunikabidearen ohiko erredakzio zereginak burutzea (albisteak idaztea, elkarrizketak egitea edota erreportajeak osatzea).

ESKAINTZEN DA

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • 40 orduko lanaldia, astegunetako ordutegia.
  • Hilabeteko soldata: 1.500€ gordin (14 pagetan).
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

BALORATUKO DA

  • Euskaraz idazteko eta komunikatzeko gaitasuna.
  • Kazetaritza gradua edo antzeko titulua izatea. 
  • Beste hedabide batzuetan izandako lan esperientzia. 
  • Gida baimena izatea. 
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide