Urteroko ohiturei jarraituz, artzain txakur txapelketa antolatu zuen atzo -uztailak 24- Arate elkarteak Aretan. Lau artzainek eta euren txakurrek hartu zuten parte erakustaldian: Asier Bolibar, Karlos Mendibil, Fernando Etxebarria eta Bixente Lopez de Apilikueta. Arkaitz Estiballes eta Amaia Agirre bertsolariak, gainera, doinua eta umorea jartzeaz arduratu ziren.
Karols Mendibilek 'Pintxe' txakurrarekin batera egindako lanak jaso zuen txapela. Olabezarreko Asier Bolibarrek eta Kobi txakurrak lortu zuten bigarren postua.
Aretako Txistularien omenaldia
Aretako Txistulariek iragan otsailean zendu zen Jon Iriondo taldekidea omendu zuten erakustaldian. Atabala jotzeaz arduratzen zen Iriondo Aretako Txistulari taldean, eta "herriaren alde erakutsitako konpromisoa" goraipatu dute.