Hektarea bateko eguzki parkea eraikiko dute Aiaraldean, urtebetean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 28a, 09:37
Arabako Foru Aldundiak eta Energiaren Euskal Erakundeak sustatu dute egitasmoa. / Aiaraldea.eus

Ekiola kooperatiba eredua baliatuko dute proiektua garatzeko. 

Sei eguzki parkeren sorrera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Arabako Foru Aldundiak eta Energiaren Euskal Erakundeak. Aiaraldean egongo da kokatuta horietako bat eta gainontzekoak Arabako beste txoko batzuetan jarriko dira: Mendialden, Arabako Lautadan, Arabako Errioxan eta Gorbeialden. 

Energia kooperatibak eratzea bultzatuko dute proiektua garatzeko, Ekiola kooperatiba eredua jarraituta. Euskal Energia Erakundearen eta Mondragon taldearen artean eratutako proiektua da Ekiola. Kooperatiba bat eratuko da zonalde bakoitzeko (eskualdeakoa Aiarako Ekiola kooperatiba elkartea izango da).

Eredu hori jarraituta, herritarrak “ahaldundu” nahi dituzte, energia sortu eta kudeatzeari begira. “Tokiko kooperatiben eredupean dauden komunitate energetikoek 0 kilometroko energia garbia sortuko dute, sistema elektrikoaren barruan jardungo dute eta tokiko eta gertuko administrazioekin batera arituko dira”, azaldu dute Foru Aldundiko kideek, “emaitzak kooperatibistei itzuliko zaizkie beren faktura elektrikoetan; horrela, urtero ikusiko dute beren instalazioa sortzearen emaitza”. 

Parke bakoitzak hektarea bateko hedadura izatea aurreikusi dute, eta megawatt bateko potentzia izango dute. Eguzki plaka guztiak 12 hilabeteren buruan abian egotea aurreikusi du Aldundiak. 

Proiektuan parte hartzeko hemen eman daiteke izena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide