Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Dozenaka polizia gerturatu dira jarraian, zuzendaritzaren autobusari eta zenbait kamioiri bidea egiteko. 8:30ak aldera gertatu da hori.
Lau kamioi sartu dira guztira Amurrion: Duvenbeck multinazional alemaniarraren hiru eta garraioko beste bat.
Bederatziak aldera Laudioko piketera bertaratu dira Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko furgoneta guztiak, gauza bera egiteko. Autobus bakarra sartu da bertako fabrikan.