Kalean dago jada Uda Aiaraldean aldizkaria

Erredakzioa 2021ko abu. 6a, 12:56
100 orri ditu aldizkariak. / Aiaraldea.eus

Abuztua eta iraileko kultur egitarau guztiak biltzen ditu aldizkariak, beste hainbat elkarrizketa eta erreportajerekin batera.

Uda Aiaraldean aldizkaria argitaratu berri du Aiaraldea Komunikabideak. Abuztu eta iraileko jaiak bertan behera geratu diren arren, horiek ordezkatzeko hainbat ekintza antolatuko dira eskualdeko udalerrietan, eta horien guztien gaineko informazioa dakar agerkariak, hainbat elkarrizketa eta erreportajerekin batera. 

Horrez gain, 'Aiaraldeko toki kuttunak' atala ere dakar aldizkariak. Eskualdeko hainbat persona agertzen dira bertan, eskualdeko euren toki gogokoenaren nondik norakoak azaltzen: Nortxu Iturrioz, Izaskun Bengoa, Andoni Aldekoa, Janire Etxabe, Encina Arrazuria, Nerea Otaola, Oihana Moya, Julen Zubiete eta Mari Carmen Diaz de Lezana. 

Kalean eskura

Aldizkaria atzo iritsi zen inprentatik eta Aiaraldea Komunikabideko boluntarioen sareak ekin dio dagoeneko eskualdean barrena banatzeari. Aiaraldeko saltoki, taberna, kultur etxe eta bestelako establezimenduetan egongo da eskura, doan
Horrez gain, kalean ere topatu ahalko da, ondorengo banaketa puntuetan: 

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Faktoria (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide