Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak 369.000 euroko diru-laguntza (iaz baino 89.000 euro gehiago) eskaini du 19 elementu txiki, ermita eta eraikin kontserbatu eta zaharberritzeko.
Ana del Val foru diputatuaren hitzetan, “sailak gure ondare arkitektonikoa kontserbatzeko eta zaharberritzeko duen konpromisoa ziurtatu du, batez ere krisi ekonomiko honen irteeran eta berreskurapenaren hasieran”.
Guztira 3 deialdi ebatzi izan dira: eraikinen laguntza lerroa (100.000 euro), ermiten laguntza lerroa (119.000 euro) eta elementu txikien laguntza lerroa (150.000).
Aiaraldeko lau elementu
Zaharberrituko diren elementuen artean, Aiaraldeko lau daude:
Etxebarri baserria, Laudion
- Zer egingo da? Aurria finkatu eta balioan jarri.
- Aurrekontua: 53.000 euro
Gardeako Gurutze Santua ermita, Laudion
- Zer egingo da? Egitura finkatu (zura aztertu).
- Aurrekontua: 1.900 euro
Obikolako edo San Antonioko elur zuloa, Laudion
- Zer egingo da? Azterlan arkeologikoa eta elementua eskoratu eta induskatu.
- Aurrekontua: 6.500 euro
Beotegiko bolatokia, Aiaran
- Zer egingo da? Birgaitu eta balioan jarri.
- Aurrekontua: 60.000 euro
Aurreko elementu horietaz gain, aipatzekoak dira zaharberrituko diren gainontzeko elementuak: Llanosko gaztelua, Vasco-Navarro trenbideko geltokia, Legutioko Magdalena ermita, Bastidako Torrejongo Andra Mariaren edo Santa Luziaren ermita, Ibarrako Santa Ana ermita, Añesko Done Sebastian ermita, Ibarrako Ibabeko Andra Mariaren ermita, Juguko Jugatxiko Andra Mariaren ermita, Etxabarri Dibiñako Done Eztebe ermita, Untzako errota, Zabaletako gaztelua, Langarikako errota, Abeziako errota, Urizaharreko ferra zaldiaren eraikina eta Samianoko errota.