Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketa plazaratu du. Osakidetzak atzo egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak kontabilizatu dituzte bertan, eta guztira 9 izan dira eskualdean detekatatutako COVID-19 kasu berriak.
Laudion atzeman dituzte kutsatze gehien, 4 guztira. Amurrion, Artziniegan eta Urduñan ere egon dira agerpenak.
Intzidentzia metatuari dagokionean Amurrio da tasarik altuena duen udalerria 100.000 biztanleko 445,30 kasurekin.