Epaitegietara joko dute berriro Tubacexeko langileek, enpresak opor eskubidea errespetatu ez duela ulertuta

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ira. 1a, 16:24

Tubacexeko langileak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean. / Aiaraldea.eus

Irailaren 20an eta 27an izango dira epaiketak. Izan ere, multinazionalak uko egin dio langileen opor egunak errespetatzeari.

Epaitegietara jo dute berriro ere Tubacexeko langileek. Izan ere, enpresak ez du beharginen oporraldia errespetatu greba mugagabean zehar. Horrela azaldu dio Edu Iberniak, enpresa batzordeko buruak, Aiaraldea Komunikabideari: "Urte hasieratik zeuden zehaztuta langileon opor egunak, ordainduzko opor egunak direnak. Greban dauden langileak gizarte segurantzan altan eman eta egun horietako soldatak ordaintzera derrigortuta dago Tubacex".

Multinazionalak, ordea, uko egin dio langileen opor egunak errespetatzeari. Behin greba mugagabea bukatuta hauetaz gozatzeko aukera egongo dela adierazi dio enpresa batzordeari.

Epaiketak irailean

Opor egunak ez errespetatzeagatik jarritako salaketek badituzte epaiketa egunak: irailaren 20a eta 27a. Enplegua erregulatzeko espedientearen aurkako epaiketan gertatu bezala, bi prozesu judizial desberdin izango dira oraingoan ere, Aceralava eta TTI fabrikei dagozkienak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide