AIARALDEA HEMEN

Edukiz betea dator ikasturte berriko Aiaraldea Hemen hamabostekariaren lehenengo zenbakia

Erredakzioa 2021ko ira. 8a, 10:33

Elkarrizketa ugari dakartza hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 147. zenbakia, ikasturteko lehenengo hamabostekaria. Agerkaria eduki interesgarriz josia dator, hala nola Lukene Trujillano, Ander Perez, Mikel Moreno, Iñigo Arza edota Jugatx Jiashang Larrakotxeari eginiko elkarrizketak.

Eduki interesgarriz betea dator Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 147. alea. Ikasturte berriaren hasierarekin batera bueltan da agerkaria berriro ere, eta bi astean behin argitaratuko dira zenbaki berriak.

Oraingo honetan elkarrizketa ugari aurkituko ditu irakurleak, hala nola Espainiako Txapelketan brontzea lortu duen Lukene Trujillano txirrindulari gazteari eginiko elkarrizketa. Jugatx Jiashang Larrakotxea Laudio Ikastolako ikasleak, aldiz, Amaiurko gazteluaren setioari buruz egin duen komikiaren nondik norakoak azaldu dizkio Aiaraldea Komunikabideari.

Izen propio gehiago ere badira hamabostekariko orrialdeetan, horien artean Ander Perez. Artista laudioarraren erakusketak estreinatu du Lamuza Parkeko KulturLab espazio artistikoa eta kulturala.

Erreportajeak

Elkarrizketak ez ezik, askotariko gaiei buruzko erreportajeak ere landu ditugu 147. zenbakian. Tubacexeko greba mugagabearen nondik norakoak aletu ditugu eta Eusko Jaurlaritzak publikatutako pobrezia datuak aztertu. Artziniegako egitarau kulturalaren argazki erreportajea ere ekarri dugu hamabostekariaren orrietara.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Faktoria (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide