Futbol denboraldi berria ate-joka dute Aiaraldeko taldeek

Unai San Pedro Camacho 2021ko ira. 10a, 07:00

CD Urduñako jokalariak, artxibo irudi batean. / CD Orduña

Futboleko 2021-2022 denboraldi berria heltzear dago. Aiaraldeko zenbait futbol taldek berrikuntzak egin dituzte ligan indartsu aritzeko: fitxaketak, entrenatzaile berriak, inskripzioak... Nola daude Aiaraldeko futbol taldeak denboraldi berriaren atarian?

Aiaraldeko futbol taldeek ate joka dute denboraldi berria. Abuztuan hasi ziren prestaketa lanetan, eta lehiarako prest dira dagoeneko.

CD Laudio

Laudioko futbol taldeko nobedade esanguratsuenak uztailean eman diren entrenatzaile aldaketak izan dira. Euskal Ligako Gazte Taldeari dagokionez, Félix Fernández bilbotarra da entrenatzaile berria. Aleksander Kowalsczyk poloniarrak kluba utzi zuen urtebete eta gero, pandemiak oztopatutako denboraldian taldea gidatzen egon ondoren. Honek 6 garaipen, berdinketa bat eta 6 porrot gehitu zituen zuzendutako 13 partidetan. Fernandez SD Amorebietako Kirol Zuzendaria izatetik dator, eta esperientzia du futbol eratzailean.

Bestalde, lehen taldeari dagokionez, José Luis Pérezek hartu berri du taldea, Sebastian Setti argentinarrak utzi ondoren. Azken honek 9 garaipen, 6 berdinketa eta 4 porrot gehitu zituen taldea 19 partidetan zuzendu ondoren. Entrenatzaile berria oso arrakastatsua izan da Bizkaian: 9 igoera lortu ditu, eta Hirugarren mailara igotzeko promozioan aritu zen.

Altzarrate

Denboraldi honetan beste 2 kategoria sartu dituzte haien kirol-eskaintzan: parte hartzeko aukerak emakumezko seniorra, futbol 11ko kadete eta haurrena eta emakumezko benjamin areto futbola dira. Izen-ematea burutzeko hurrengo telefonoetan kontaktatu behar da: 699939389 eta 679799460.

Amurrio Club

Klubak 7 lagunarteko partida jokatu ditu, datorren denboraldia prestatzeko. Horietatik 5 berdindu ditu, bat irabazi eta bakarra galdu. Liga irailaren 5ean hasi zuen etxean, CD Vitoriaren aurka. Taldearen helburua iraunkortasuna da, izan ere, Hirugarren RFEF maila oso gogorra da. Horretarako, fitxaketa berrien laguntza izango du CD Amurriok: EkaitzMarco, Danel Ibarrondo, Gorka Olazabal, Josu Hidalgo, Iker Montes, Jon Ander Maturana, Julen Castillo, Adrián Vich, Ander Peciña, Jon Aruabarrena, Jean Paul Montaño eta Mohammed Zannouti.

CD Orduña

Multzo bizkaitarraren Lehen taldeak, Laudiok bezala, entrenatzaile aldaketa izan du duela gutxi. Ander Rodríguez eta bere laguntzaile Gorka Martínezek taldea zuzentzen ez jarraitzea erabaki dute. Haiek ordezteko Iñigo Santocildes “Batzoki” sartu da. Entrenatzaile berriaren bigarren etapa izango da Urduñan, 2007-08an entrenatu baitzuen. Baita Amurrion aritu zen ere, Hirugarren mailan. Liga irailaren 26an hasiko du, Etxebarriren aurka.

Etorkizuna-Kaskagorri

Amurrioko taldeek ekainean zabaldu (eta itxi) zituzten talde bakoitzerako izen-emateak. Etorkizun futbol taldean benjaminaurreko, benjamin eta hasiberri kategoriako haurrek izan zuten izen-emateko aukera, 2010etik 2015era jaiotakoek. Kaskagorrin, ordea, haur, kadete eta gazteek izan zuten futbolean izen-emateko aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide