Iritsi dira Laudioko eta Amurrioko erosketa-karruselak

Unai San Pedro Camacho 2021ko ira. 15a, 12:17
Saritu ugari egongo dira ekimenean. / APILL

Berriro ere, saltokiek 12.000 euro zozketatuko dituzte.

Beste udazken batez, Laudioko eta Amurrioko saltokiek sari bikainak emango dizkiete bezeroei, herriko merkataritzan duten konfiantza eskertzeko.

Irailetik azarora arte, APILLek eta Izan Amurriok Erosketa karruselaren kanpaina jarri dute martxan berriro, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin.

Kanpaina honetan guztira 12.000 euro banatuko dira Amurrion eta Laudion. 2.000 euroko sei erosketa-txartel zozketatuko dira parte hartzen duten saltokietan gastatzeko, 3 udalerri bakoitzean.

Oraingo honetan 129 saltokik hartzen dute parte ekimenean, Laudioko 73 eta Amurrioko 56.

Egitaraua irailaren 13an hasiko da Laudion, eta irailaren 20an Amurrion, dendetan txartelak entregatuz. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroek txartel bana jasoko dute zozketan parte hartzeko. Txartel horiek hainbat koloretakoak izango dira, eta bakoitza ezarritako lekuetan utzi beharko da.

Data hauetan egingo dira zozketak:

  • Irailaren 24an, urriaren 8an eta 22an, Laudion.
  • Urriaren 4an, 18an eta azaroak 2an, Amurrion.

Sarien irabazleek goiz bakarrean gastatu beharko dute 2.000 €-ko erosketa-txartela udalerri bakoitzean parte hartzen duten dendetan.

Goiz hauek ezarri dira txartelak trukatzeko:

  • Irailak 30, urriak 14 eta 28, Laudion.
  • Urriak 8 eta 22 eta azaroak 5, Amurrion.

Informazio guztia eta parte hartzeko oinarriak APILLen eta APYMCAn kontsultatu ahal izango dira (www.laudiocomercial.com eta www.apymca.com). 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide