Laudiokoak Iberdrolaren bulegoaren aurrean egin dute elkarretaratzea. Amurrion, aldiz, Juan Urrutia plazan bildu dira.
Azken 12 hilabeteetan argindarraren prezioa %15,9 igo dela nabarmendu dute. Energia enpresetan dauden "ate birakariak" ere salatu dituzte, eta sektorearen publifikazioa aldarrikatu dute, besteak beste.
EAEko hiriburuetan eta dozenaka udalerrietan egin dituzte gisa horretako mobilizazioak gaur.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Amurrioko Pentsiodunak