60 euskal preso politikori aplikatutako 7/2003 legedia bertan behera uzteko mobilizazioak burutu ditu Sarek Euskal Herriko 50 herritan. Aiaraldean ere dozenaka lagun elkartu dira Amurrio eta Laudioko plazetan "Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea" lemapean.
Arrasatetik Euskal Herrira
Sarek 31 kilometroko martxa zuen antolatua gaurko -irailak 18- Arrasaten, Unai Parot euskal preso politikoak espetxean daramatzan 31 urteak salatu, eta "bizi osorako espetxe zigorrak ahalbidetzen dituen" 7/2003 legedia bertan behera uzteko. PPk, Voxek eta ETAren biktimen hainbat elkartek, ordea, mobilizazioaren aurkako protesta deitu dute Arrasaten bertan, tartean izan da Santiago Abascal amurrioarra, Vox alderdiko burua.
"Ultra eskuinaren desitxuratze saiakeraren aurrean" eta talka ekiditeko asmoz, Sarek bertan behera utzi zuen atzo martxa, eta Euskal Herri zabalean elkarretaratzeak antolatuz erantzun du.
Gaur dozenaka herritar Laudio eta Amurrioko plazetara atera gara eraso faxistei erantzun eta bizi osorako zigorra salatzeko.
— Sortu Aiaraldea (@SortuAiaraldea) September 18, 2021
Ez ditugu inoiz bakarrik utziko, guztiak kalean eta gure artean egon arte.
Maite zaituztegu#AldeHemendikFaxistak#PresoakKalera pic.twitter.com/r2IGKYwKSu