Kalean da dagoeneko Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Laudioko udal hiltegiaren afera izango da ale berri honen protagonista nagusia. Aiaraldea komunikabideak azpiegitura publikoaren itxiera bultzatu duten arrazoiak bildu nahi izan ditu. Horretarako, alde bateko zein besteko adierazpenak eta informazioa bildu ditu. Besteak beste, Ander Añibarro Laudioko alkatearekin egindako elkarrizketa aurkituko du irakurleak, beste elkarrizketa askoren artean.
Erreportaje gehiago
Erreportaje gehiago jasotzen ditu ere hamabostekariak. Horien artean, iragan irailaren 18an SOS Aiaraldea ekimenak antolatutako jardunaldien kronika zabala. Hezkuntza munduko eta zaintza sektoreko kideak elkartu ziren bertan, bizi duten problematikaren aurrean antolatzeko beharra azpimarratzeko helburuarekin.
Banaketa puntuak
Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:
- Aldai plaza (Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Faktoria (Laudio)