Zer da NOR antiespezista?
NOR talde komunikatiboa da, Euskal Herriko eragile antiespezista guztien arteko koordinazioa helburu duena, eta bokazio horrekin sortzen dena. Nagusiki ikerketa lanetan zentratu gara gu, hain zuzen ere Euskal Herriko hiltegien inguruan egindako ikerketa izan zen taldeak egindako lehenengo lanetako bat.
Gu animalien askapenaren alde gaude, baina kontziente izanda sistema kapitalistan ez dela posible merkantzia hau askatzea. Borroka integral baten parte bezala ulertzen dugu guk.
Zein da Euskal Herriko hiltegien barruan aurkitu duzuen errealitatea?
Ikerketa Euskal Herriko 10 hiltegitan egin genuen, tartean Laudiokoa ere bisitatu genuen. Bertako irudiak atera eta langileen testigantzak ere jaso genituen.
Oso eszenatoki latza da hiltegietakoa. Fabrika handi bateko muntaketa kate bezala funtzionatzen dute. Hain zuzen ere, Henry Ford-ek hiltegietan inspiratu zuen bere kotxe fabriketako produkzio sistema.
Animaliak asko estresatzen dira, ordu asko ematen dituzte heriotzaren zain. Eta, uste orokortuaren aurka, animaliak kontziente dira hil egin behar direla. Oso gogorra da hori.
Gainera hiltegietan zor-gortze makinak erabiltzen dira ohikoan abereak zorabiatzeko, baina oso arrunta da tresneria honek huts egitea, are gehiago sistematikoki huts egiten du, horrela aitortu digute hiltegietako zenbait langilek. Hori dela eta, izaki hauek azken segundora arte gertatuko zaienaren jakitun dira, eta heriotza mingarriak pairatu behar dituzte.
Euskal Herrian eta inguruko hiltegietan 100.000.000 animalia inguru sakrifikatzen dira urtean, basakeria bat da.
Horrelako hiltegi handiek bestelako kalteak ere sortuko dituzte, ezta?
Bai, oso leku kutsakorrak dira. Baina etxalde industrialek are gehiago kutsatzen dute oraindik gure ingurunea: ur kantitate handiak erabiltzen dira, baso hektarea handiak moztu egiten dira abere hauen elikagaia izango den soja eta bestelakoak landatzeko...
Laudioko hiltegiak zero kilometro filosofia sustatzen du, ez duzue uste hiltegien aurka joateak baserrigintzarekin eta landa eremuko burujabetzarekin kontrajarria izan daitekeela?
Ez, bateragarriak izan daitezke, ez dut uste ideia kontrajarriak direnik. Gu ere burujabetzaren aldekoak gara, desazkundearen aldekoak, baina burujabetza hori animalien esplotaziorik gabekoa izan behar du.
Espezismoa ere baserrietan badago, eta hori errotik aldatu behar da. Txikira jo behar dugu, gutxinaka eraldatu