Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen komunikazio zerbitzuen ildoa itzultzaile, interprete eta zuzentzaile lanak egingo dituen pertsona baten bila dago.
Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdian aritzeko, gutxienez urtebete luzatuko den eszedentzia kubritzeko, horren baitan 3 hilabeteko probaldia egongo delarik.
Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:
-
Irailak 27: Lan-deialdiaren zabalpena
-
Urriak 6: CV eta aurkezpen gutuna bidaltzeko azken eguna
-
Urriak 7-8: Hautatako pertsonei elkarrizketak eta hautaproba
-
Urriak 11-12: Ebazpena
-
Urriak 17: Lan harremanaren hasiera data
FUNTZIOAK ETA EGINBEHARREKOAK
FUNTZIOAK
-
Testu dokumentuen itzulpenak egitea (es<>eu).
-
Ekitaldi, batzar eta saioen aldibereko interpretazio lanak egitea (eu>es).
-
Aiaraldea Hemen egunkariaren hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
-
Bestelako argitalpenen hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:
-
Lizentziaduna izatea itzulpengintzan edo filologian.
-
Hizkuntzak: euskararen eta gaztelaniaren ezagutza handia.
-
Sarrerako probaldia gainditzea.
-
Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (Wordfast, Trados...) erabiltzen jakitea.
-
Itzulpengintzan eta interpretazio lanean esperientzia izatea.
-
Taldean lan egiteko gaitasuna.
BALORATUKO DA
-
Zinpeko itzultzaile titulua.
-
Kazetaritzan esperientzia izatea.
-
Ikus-entzunezkoen itzulpen tresnak ezagutzea (Aegisub, Subtitle Workshop...).
-
Interpretazio azpiegituren erabileraren gaineko ezagutza.
-
Euskarako C2 mailako titulua.
-
Beste hizkuntza batzuen ezagutza/titulazioak.
-
Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
-
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
-
Autoa eta/edo B gidabaimena izatea.
ESKAINTZEN DA
-
URTEBETEKO kontratua, gutxienez urtebete luzatuko den eszedentzia kubritzeko. 3 hilabeteko probaldia.
-
20 ordu astean, astelehenetik ostiralera.
-
Ordutegia: Goizez edo arratsaldez, moldagarria. Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala uztartzeko erraztasunak.
-
Telelana egiteko aukera.
-
Hilabeteko soldata: 750 € gordin.
-
Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
-
Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
-
Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
-
Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
-
Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
IZEN-EMATEA
EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartzeko, URRIAREN 6a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:
-
Curriculuma
-
Aurkezpen gutuna
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA
-
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.
-
Hauek urriaren 7tik 8ra bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.