Fitafik elkartea ikasturte berria hastear dago eta interesdunei euskal musika tresnak menperatzeko aukera emango die aurten, COVID-19 birusaren pandemiaren beherakadak ahalbidetuta.
Gauzak horrela, alboka, trikitia eta panderoa jotzeko klaseak emango dituzte Laudion, kristalezko aretoan. Urduñan eskaintza horri gehitu behar zaio hasiberrientzako txistu eta danbolin ikastaroa, Lanbide Heziketako eraikinean, hain zuzen.
Klaseak banaka ematen dira ikasle bakoitzarekin astean behin eta ordutegia adosteko parada dago irakaslearekin. Urrian hasiko dira eskolak, baina izena emateko epea irekirik mantenduko du Fitafikek. Hileroko kuota 36 eurokoa da eta izena emateko fitafikeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke edo 606 687 247 telefono zenbakira deitu.